Ignacio Díaz Olano “Pasión por la realidad” / Ignazio Diaz Olano “Errealitaterako grina”

El Museo de Bellas Artes de Álava acoge desde hoy la exposición Ignacio Díaz Olano, «Pasión por la realidad», que reúne parte de las obras más representativas de este renombrado artista vitoriano dispersas en colecciones particulares, siendo muchas de ellas inéditas o tan solo conocidas por referencias bibliográficas.

El pintor Ignacio Díaz Olano es sin duda uno de los más destacados y reconocidos artistas alaveses y del País Vasco. Si bien se puede contemplar de manera permanente una parte de sus obras en las salas del Museo de Bellas Artes de Álava, donde se custodia una variada y extensa colección, con títulos tan emblemáticos como Restaurante, Vuelta de la Romería o Rezo del Ángelus , lo cierto es que la última gran muestra temporal del pintor se organizó en 2001, hace ya dieciséis años, por lo que toda una generación de alaveses y alavesas no ha tenido la oportunidad de disfrutar de una visión más extensa y compleja de su trabajo y, pasados los años – 80 ya desde su fallecimiento en 1937- , la percepción de su figura se va desdibujando y hasta estereotipando.

El historiador y crítico Santiago Arcediano, ha realizado una amplia labor de investigación de la trayectoria personal del artista, lo que ha facilitado revisitar la figura de Díaz Olano en el contexto de Vitoria-Gasteiz en la segunda mitad del siglo XIX y primer tercio del XX, en el de las Exposiciones Nacionales a las que asistió y en su itinerario formativo y vital. Esto se ha materializado en un completo y documentado catálogo y en una exposición que reúne una variada obra del autor.

Se ofrece, a través de este estudio y selección, una apasionada mirada al espíritu creador de Díaz Olano a lo largo de sus diferentes etapas, constituyendo por este motivo un acontecimiento muy difícil de contemplar en años venideros. Si bien trató por igual géneros como el paisaje, el bodegón, el desnudo, las cuestiones religiosas y trabajó en una variada decoración mural, esta muestra ha dado protagonismo a la composición de la figura humana (principalmente femenina), con un predominio de temas populares y costumbristas.

Su magisterio además, le convierte en referente obligado de varias generaciones de pintores alaveses que han marcado nuestra historia más cercana. Por sus aulas, tanto en su taller-estudio de la calle del Arca, como en la Escuela de Artes y Oficios y en el Instituto de Segunda Enseñanza, pasaron innumerables alumnos y alumnas a quienes en muchos casos, no solo formó, sino que también ayudó a impulsar sus primeros pasos en el siempre complejo mundo del arte, transmitiéndoles su ideario artístico y la pasión por la realidad, con referencias a un mundo próximo y cercano a los aspectos más inmediatos de la vida y de la naturaleza.


Descárgate el folleto / Liburuxka jaitsi ezazu


Arabako Arte Eder Museoak ‘Ignacio Díaz Olano, Pasión por la realidad’ erakusketa du ikusgai gaurtik aurrera. Erakusketak artista gasteiztar honen lan esanguratsuenen zati handi bat biltzen du, bilduma pribatuetako margolanak dira batutako ugari, asko berriak, bibliografia aipamenei esker baino ez direnak ezagunak. Ez dago zalantzarik, Ignazio Diaz Olano margolaria Arabako eta Euskal Herriko artista nabarmen eta aintzatetsienetako bat da. Izan ere, gure hirian galdetuko balitz nortzuk diren hiriko artista esanguratsuenak, lehenen artean aipatuko lukete. Arabako Arte Ederren Museoko aretoetan bada haren lanen erakusketa iraunkor bat, erakusketa askotarikoa eta handia, haren margolan nabarmenak biltzen dituena, hala nola, Jatetxea, Kalbarioko erromeriako itzulera eta Angelusa errezatzen soroan. Baina, margolariaren aldi baterako azken erakusketa handia 2001ean antolatu zen, duela hamasei urte; beraz, arabarren belaunaldi oso batek ez du haren lanaren ikuspegi osoago eta zabalago bat gozatzeko parada izan; eta urteak joan urteak etorri, badira laurogei urte hil zela (1937), haren oroitzapena lausotuz joan da eta estereotipo bihurtzen.

Museoen helburua ahanzturari aurre egitea denez gero, historialari eta kritikari Santiago Arcedianok ikerlan handia egin du margolariaren ibilbide pertsonalari buruz. Lan horrek ezagunagoa egin du Diaz Olanoren irudia: nor izan zen Diaz Olano Gasteizen, XIX. mendeko azken erdialdean eta XX. Mendeko lehen herenean, izan ziren nazio erakusketen esparruan eta haren eguneroko prestakuntza ibilbidean eta bizimoduan. Horren guztiaren emaitza agiri ugariko katalogo osoa eta artista gasteiztar eta margolarien maisu entzutetsuaren lan esanguratsuenen zati handi bat biltzen duen erakusketa hau. Ikerlan eta hautaketa horrek begirada sutsu bat eskainiko dio Diaz Olanok bere etapetan zehar izan zuen izpiritu sortzaileari. Erakusketa hau nekez ikusi ahal izango dugu berriz datozen urteetan. Nahiz eta Diaz Olanok paisaiak, natura hilak, biluziak, erlijiozkoak eta muralak ere landu zituen, erakusketa honek gizakiaren, batez ere emakumearen, irudiari eta gai herrikoi eta kostunbristei eman die lehentasuna.

Haren irakaspena gure historia hurbilena irudikatu duten margolari arabarren zenbait belaunaldirentzat ezinbesteko oinarri bihurtu da. Haren eskoletan, nola Arka kaleko lantegi-estudioan hala Arte eta Lanbide Eskolan eta Bigarren Hezkuntzako Institutuan, ikasle ugari izan ziren. Prestatu ez ezik, artearen mundu nahasian lehen urratsak egiten ere lagundu zituen; eta, horretarako, bere arte ideia guztiak eta errealitaterako grina jakinarazi zizkien, hurbileko munduari buruzkoak aipatu zizkien, alegia, gertuko bizimodu eta izadiari buruzko alderdiak.

Comparte esto en redes: