Udako Solstizioa – 21/6/2017

Uda hurbiltzen ari da, eta urtero bezala, Artziniegan, urtaro berriko sarrera Artziniega Museoko Anfiteatroan ospatzen dugu Udako Solstizioaren jaiarekin.

2017.06.21. udako solstizioa

Ospakizunak 20:30etatik aurrera hasiko dira Artziniegako umeek eramango dituzten Xabier Santxotena eskultore nafartarrak egindako izaki mitologikoen kalejirarekin. Kalejira bueltatzean, herriko umeen eta nagusien dantza taldeen euskal dantza erakustaldia egongo da.  Gaua heltzean, umeak konjuruak botako dituzte adarraren doinuaz sua piztu baino lehen. Behi sua piztuta, ardoarekin batera, Artziniegako odoloste famatuak dastatzeko aukera egongo da.

Jaiari amaiera gozo bat emateko txokolatea eta bizkotxoak banatuko dira.

Jai hau Artziniegako jendeaz gain, egun berezi hau ospatzera eta haien desirak sutara botatzeko Artziniega Museora bertaratzen diren euskal geografiko hainbat puntuetako jendearen elkargune bilakatu da.

Udako Solstizioa gau magikoa da eta ideia hori jarraituz ospatzen dugu Artziniegan. Izaki mitologikoek, euskal dantzak, danborren soinua, adarrarena, udaren hasiera adierazten duen suaren inguruan ospakizun paregabea bilakatzen dute.

Comparte esto en redes: