Dena prest dago Kuartangon, “Perretxikoen eta Terreña behien XIV. azoka” ospatzeko

Aurten ere salgai egongo dira udaberriko perretxiko honen hainbat kilo, eta azokara joaten direnek  Terreña behi errearen pintxo bat dastatu ahalko dute euro baten truke.

Goizean goizetik jai giroa egongo da Kuartangon.   Urtero egin izan den bezala, salgai egongo dira udaberriko perretxiko honen hainbat kilo. Jai eguna goizeko hamarretan hasiko da, eta azokara doazenek perretxikoak erosi, artisauen eta produktu tipikoen postuetatik ibili, “Perretxikoa eta Terreña behia Kuartangoko haranean” erakusketa ikusi, haurrentzako jarduerez gozatu eta euro baten truke Terreña behi errearen pintxo bat dastatzeko aukera izango dute.

Pregoia Sokatirako Badaiotz klubeko kideek emango dute, zeinek munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuten, eta ondoren pilota partida bat jokatuko dute pilotan etorkizun oparoa izan dezaketen gazteek eta aizkolarien txapelketa egongo da.

Vaca Terreña

Azoka 2002. urtean hasi zen antolatzen bi premisa hauek oinarri: gure perretxiko ospetsuak balioetsi eta zaintzea, eta Terreña behiaren arraza sustatzea, haraneko berezko arraza izanik bere sasoian nekazaritza eta abeltzaintzaren oinarri izan baitziren, eta ez soilik Kuartangon, baita beste herri askotan ere, eta garai batean desagertzeko zorian egon zen.

Azokan egoten diren Arabako perretxikoak, berriz, Kuartangoko klima eta lurzoruari esker ateratzen dira, eta plater aparta izaten da apirilean eta maiatzean.

Perretxikos
Perretxikos
    • JARDUERA PROGRAMA:

10:00 – Azokaren hasiera
12: 30 – Sokatariko Badaiotz klubeko kideen pregoia (zilarrezko domina munduko txapelketan)
11:45 – Pilotan etorkizun oparoa izan dezaketen inguruko gazteen partida
13:00 –“ Urrezko aizkora” aizkolarien txapelketa
13:40 – Terreña behi errea (Euskal Okela) dastatzea (prezioa: euro 1 pintxoa)

Eta goiz guztian zehar:

– Artisautza produktuen eta produktu tipikoen azoka.
Azokan parte hartzen duten artisauek bertako beste produktu batzuk ere salduko dituzte, hala nola gazta, eztia, boilurra eta ogia, besteak beste.

– Erakusketa: Perretxikoa eta Terreña behia Kuartangoko haranean.

– Haurrentzako jarduerak: Puzgarriak eta jolasak

– Baserri mugikorra

– Kale animazioa fanfarreekin

– Perretxikoa eta Terreña haragia saltzea, besteak beste

(*) TXIKIENTZAT: “Baserri mugikorra”

Aurtengo azokako berritasunik erakargarrienenetako bat baserri mugikorra izango da. Txikienentzako jarduera bat, zeinaren bidez baserriko animaliak eta animalia exotikoak zuzenean ezagutarazi nahi baitira. Xede nagusia da txikiek primeran pasatu dezatela, eta bide batez zein animalia mota dauden ikasi; baita haiek zer produktu sortzen duten, zer jaten duten, nola bizi diren eta nola zaindu behar diren ere. Hori guztia irakatsiz, natura eta animalien erreinua zein garrantzitsua den kontzientziarazi nahi dira haurrak, eta balioak ere sorrarazi nahi zaizkie, natura eta animaliak babestu, zaindu eta garatzeko, animaliekin zuzeneko harremana izanda, errespetu eta erantzukizuneko filosofia batekin.

Datorren igandean Zuhatzu Kuartangora hurbiltzea pentsatu baduzu Perretxikoaren eta Terreña arrazako Ganaduaren Azokaz gozatzeko, eta inguru horretaz gehiago jakin nahi baduzu, ingurune horri buruz interesgarria izan daitekeen informazio apur bat emango dizugu.

  • KuartangozArabako Lurralde Historikoko mendebaldean dago Kuartango, Gasteizko mendebaldean, eta Añanako Kuadrillakoa da. Baia ibaiak zeharkatzen du eta Gibijoko mendiek eta Karkamu eta Badaiako mendilerroek inguratzen dute.Ingurune natural pribilegiatua da haran guztia, paisaia aberastasun handikoa.Katadiano ondoan dagoen Eskolunbeko Andra Mariaren santutegian hasiko dugu ibilbidea, eta handik, bisitatzea merezi duen beste kokaleku baterantz abiatuko gara: Katadianoko lau trikuharriak, non giza gorpuzkiak aurkitu baitziren. Horrez gain,Guillarte ondoko aurkintza batean dagoen Hirutasun Santuaren ermita bisitatuko dugu, eta geroago Urbina Basaben dagoen Urbinako orubeko etxe tronkalera joango gara.

    Gainera, Jokanoko herrigunean ere izango gara, Lacozmonteko Solacuevako haitzuloetan dauden eta labar pinturak dauzkaten historiaurreko aztarnategiez gozatzeko. Bukatzeko, Zuhatzu Kuartangon atseden hartuko dugu, non bainuetxe zaharraren eraikina ibai ertzean onik zaindu baita.

Comparte esto en redes:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *