Datozen maiatzaren 7an eta 8an Guardiak “XLII. Gaitaren Eguna” ospatuko du.

Datozen maiatzaren 7an eta 8an Guardiak “XLII. Gaitaren Eguna” ospatuko du, herriko jairik ezagunenetako bat.

Jai hori Guardiako gaitero nagusi den Jesus Martinez jaunari (Jimeleo) omenaldia egiteko sortu zen arren, gero eta jende gehiago erakartzen duen jaia da gaur egun.

Baina ospakizun horrek Arabako Errioxan hain esangura handia zergatik duen ongi ulertzeko, lehenengoz jaiaren protagonista den instrumentu horri buruz mintzatuko gara.

  • GAITA
GAitero Fotografía Aitor Ayesa
Laguardia Día del Gaitero 2005

Gaita (dultzaina) oboearen familiako mihi bikoitzeko haize-instrumentu tradizionala da… Tresna horren aitzindariak Mesopotamian sortu ziren, K.a. 3000 aldera; izan ere, eskualde hartan oso antzekoak diren askotariko instrumentuak zeuden.

Antzinaroko haize-instrumentu hori desagertzear egon zen Erdi Aroaren hasieran, iparraldetik zetozen inbaditzaileek euren instrumentuak inposatu zituztelako. Beraz, badirudi arabiarrek berrinportatu zutela, eta handik bilakaera diferentea izan zuela herri batzuetan eta besteetan.

  • GAITA ARABAKO ERRIOXAN

Hala, Arabako Errioxan gaita (dultzaina) bertako instrumentuen artean garrantzitsuena da, eta guztien artean garapenik handiena izan du. Mendetan zehar, ezinbestean agertu da erlijio eta jai ekitaldi guztietan.

XIX. mendean, eta batez ere XX.aren hasieran, askotan bigarren mailan geratu da musika-banden atzean, azken horiek ikusgarriagoak direlako eta moda aldetik karga handiagoa dakartelako. Baina gaitak herrietako jai tradizioetan ez du sekula galdu protagonista izaera hori, musika aldetik. Aiton-amonek esan ohi dutenez, “ez dago jairik gaitarik gabe”..

  • GAITAREN EGUNA: JAIA

Eta gatozen jaira bertara. Lehenago esan dugunez, Gaitaren Eguna, hain zuzen ere Guardiako gaitero nagusi den Jesus Martinez jaunari (Jimeleo) egindako omenaldiaren inguruan sortu zen -ez da ahaztu behar Guardia gaitero-dultzaineroen sorburu izan dela, eta herria, erdi aroko kutsu horrekin, inguru hobeezina dela bertako kaleetan zehar instrumentu horren oihartzunak entzuteko-. Omenaldi hori 1975eko maiatzaren 11n egin zen, eta orduz geroztik 42 urte igaro dira; ez dira urte gutxi, gero, eta denbora horretan jaiak eboluzionatu egin du.

Laguardia Día del Gaitero 2005 (Fotografía Aitor Ayesa)

Lehenengo urteetan jaia igandean soilik egiten zen, baina hitzordu horretara leku askotako gaiteroak hurbiltzen direnez –Katalunia, Valentzia… Baita Frantzia ere (Hendaia, Baiona)- aspaldi erabaki zen asteburu osora hedatzea. Asteburu horretan, bada, kontzertuak egoten dira, bai eta dantza jaialdiak, obren konposizio- eta berreskuratze-lehiaketak, dianak, kalejirak… horiek guztiek jardueren egitarau zabala osatzen dute, eta bertara hurbiltzen diren guztiei eskaintzen zaizkie.

  • XLII. GAITAREN EGUNA, 2016

Aurtengoa jai berezia izango da. Izan ere, bide batez modu ofizialean aurkeztuko da Arabako sustapen-euskarri berria –“Erdi Aroko Ibilbideak Araban: Mahasti eta Harresi artean” 

Aurkezpen-ekitaldiaren ostean doako dastaketak egingo dira, eta gainera, “Artziniegako Artisaua” egongo da –Guardiarekin batera, Artziniega da beste protagonista Arabako Erdi Aroko ibilbideetan-. Artisau horrek “Artilegintza erakustaldia” egingo du Guardiako San Juan Plazan, datorren maiatzaren 8an (igandea). Hala hasiko dira Arabako Kuadrilla eta udalerrien arteko lankidetzak, Gu guztiak hain harro gauden lur hau, Araba, sustatzeko eta ezagutzera emateko..

13165902_10153610926377634_6280986528282509420_n

Aitzakia hobeezina duzue Guardiara hurbiltzeko eta horretaz guztiaz gozatzeko. Han izango gaituzue zuen zain.

Azkenik “LA GAITA” KULTUR ELKARTEA aipatu behar dugu. 30 urte baino gehiago dituen elkarte horrek antolatzen du ekitaldia, eta eskerrak eman nahi dizkiogu Arabako Errioxan eta bertako herrietan hain esangura handia duen instrumentu hori zaintzen egiten duen lanarengatik.

  • PASADIZOA

Ea aurten ez duten burua galdu behar, bazkaltzeko lekua aurkitzen; izan ere, Jose Ignacio Jimenezek -Elkarte horretako kide batek- azaldu zigunez, behin edo behin hala gertatu zaie; ekitaldian jendetza bildu zenez, bazkalordua heldu zenerako, antolatzaileak eurak lekurik gabe geratu ziren.

 

Comparte esto en redes:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *