San Prudentzio Arabako zaindariaren ohorezko jaiak margolanetan

Askok dakite (gasteiztar askok, bistan da) badela kale bat Gasteizen Díaz de Olano margolaria izena duena. Seguru asko, ostera, ez dakite nor izan zen, zer garrantzi handia izan zuen eta, hain zuzen ere, bera izan zela arabar guztiek maiteenetakoa eta ospatuenetakoa duten usadio bat koadro zoragarri batean jaso zuena. Hain zuzen ere, gaitzat du Armentiako Basilikarako Erromeria Arabako zaindari San Prudentziori ohore egitera, apirilaren 28an.

Horretaz guztiaz dihardu #ÁlavaTurismo blogak.

“Erromeriara itzulia”, Ignacio Díaz de Olano gasteiztar margolariarena.

San Prudentzio Arabako zaindariaren ohorezko jaiak margolanetan.

Egiaz, honako hau du titulua: “Gurutze-bideko Erromeriako Itzulia», nahiz eta “Erromeriako Itzulia” izenez ezagutzen dugun.

Zoragarria margolana, XIX. mendeko gasteiztar margolari horrek egin zituen koadro guztiak bezala (Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano margolari eta margolarien maisua Gasteizen jaio zen, 1860ko otsailaren 1ean, eta Gasteizen bertan hil, 1937ko martxoaren 7an).

Hemen haren margolan batzuk ikusteko aukera:l Museo de Bellas Arte de Álava.

Koadro hori, zehazki, formatu handikoa da (208×308), eta 1903an margotu zen.

“Garaiko azterlan etnografiko bat da, eta bertan ikusi ahal da, dokumental batean legetxe, Euskal Herriko baserritarren janzkera XX. mendearen hasieran. Izan ere, konposizioa, eszenako mugimendua, guztiz da zinematografikoa. Konposizioa bikaina da, sakontasuna eransten baitio, hasi lehen planoan ageri diren dantzarietatik eta atzeko paisaia menditsu ederreraino.

Nabarmentzekoa da, orobat, nola lortu duen dantzarien mugimendu sentsazioa, eta nola helarazten duen koadroak festako baikortasun eta poz sentsazioa.

Guztia da pozgarria egun horretan, ez da ezer falta. Ugaritasun horren sinbolo bat: erroskilak soberan geratu dira. Lehenbiziko planoan ageri dira, oharkabean ikusi gabe gera ez daitezen, eta baserritar emakumeek daramatzate, konposizioko protagonistek”.

Comparte esto en redes:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *