Navaridasko Ardoaren IV. Feria Historikoak datorren igandean izango da, Alemania izango delarik herrialde gonbidatua

Navaridasko Ardoaren IV. Feria Historikoa datorren igandean izango da, apirilak 17, eta Alemania izango da herrialde gonbidatua. Programa bete-betea izango da: ardo dastaketak, ardoa era bateko eta besteko jakiekin batera edatea, bisitaldi gidatuak eta haurrentzako jarduerak. Doako garraio zerbitzua izango da Guardia eta Navaridasko herrien artean, 10,30etik 16,45era arte.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapen eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak eta Miguel Ángel Fernández Navaridasko alkateak gaur aurkeztu dute programa prentsaurrekoan: 11,00etan hasiko da ekitaldia, inaugurazio ekitaldiarekin eta Errioxako Arabako Etiketen II. Diseinu Lehiaketako sariak entregatzearekin. Feria 11,30ean hasiko da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hortik aurrera, bisitariek aukera izango dute postuetan zehar ibili eta sei ardo dastatzeko, eta udalerrian zehar bisita gidatua egiteko, guztia sei euroren trukean. Programan badago Arabako Errioxako ardoa gaztekin eta alemaniar saltxitxekin dastatzeko aukera, azalpenekiko dastaketa bat eta beste hainbat ardo probatzeko aukera, eta haurrentzako jarduerak ere bai (puztarriak, buztingintzako lantegia, magia eta abar).

Cartelpequeño

Comparte esto en redes:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *