Agustin Zulueta jauregiaz ari gara, zeinean, gaur egun –1941etik hasita, hau da, duela 75 urtetik– Arabako Arte Ederren Museoa baitago

 

  • 2016an beteko dira 100 urte Agustin Zulueta jauregia eraiki zela, eta 75 urte Arabako Foru Aldundiak erosi zuela bere arte bildumak biltzeko bertan.
  • «Museo integrala» izena daraman ospakizunean, dantza, poesia errezitaldi eta hitzaldiak antolatu dira, denak dohainik, bai eta jauregiaren historiari buruzko erakusketa bat ere.
  • “Poesia margolaritzan” izeneko poesia errezitaldia.

———————————————————-

Badago zer ospatu franko Arabako Foru Aldundiak bere arte eta arkeologia bildumak eta artxibo eta liburuak  biltzeko erositako eraikin honetan, zeinean, gaur egun, egile hauen guztien obrak aurki baitaitezke: Ignacio Zuloaga, Ramón eta Valentín Zubiaurre, Ignacio Díaz de Olano, Fernando de Amárica…

Eraikin hau nahitaez bisitatzekoa izan beharko litzateke, hainbat arrazoirengatik:

1/ Euskal eta arabar artearen obra garrantzitsuak dauzkalako.

2/ Eraikinak berak baduelako bere kondaira, gure hiri honen historiako izen eta familia garrantzitsuenetako batzuekin lotura estua duena.

OROITZAPEN EKITALDIAK

1941ean, Arabako Foru Aldundiak eraikina erosi zuen bere arte funtsak biltzeko bertan, museo integrala izateko asmoarekin.

Urteurren honetan, arlo anitzeko ikuspegia eskaintzea da asmoa, alegia, musikaren, historiaren edo arkitekturaren begirada baliatuz, betiere lehenbiziko arabar kultur egoitza hori oroituz, zeinetatik sortu baitziren geroago gainerako foru museoak (armagintza, karta museoa, eta abar). Sara González de Aspuru museoaren zuzendariak dioen bezala: «Gure museo guztien ama da».

JARDUERAK

Nabarmentzekoak dira jardueren artean “Agustin Zulueta Jauregia, familia egoitza izatetik arte ederren museo izatera” izeneko erakusketa, antzinako argazkiak, areto batzuk eta besteak bisitatzea eta beste gauza jakingarri batzuk eskaintzen dituena.

Kartela osatzeko, poesia errezitaldi bat izango da, museoko obrek inspiratua (apirilaren 21ean), Mateo Balbuenaren hitzaldi bat (maiatzaren 11n),’Museoa Mugimenduan’ izeneko musika eta dantza lana eta hainbat hitzaldi eta ipuin kontalari, abendura bitarteko epean.

12985483_983664088395743_381467032823494949_n

INTERESEKO DATUAK

Sin título

 

Comparte esto en redes:

Programa de Fiestas de San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz 2016

Sin títuloEl aire ya huele a fiesta en Álava. Llega San Prudencio. Y, este año viene con nuevos bríos.

A continuación os dejamos el enlace al mismo para que si os interesa os lo podáis incluso descargar y así toméis buena nota de todo.

Descárgatelo PROGRAMA 2016 

Comparte esto en redes: