Arabarrok, berehala da “San Prudentzio”, gure zaindariaren eguna

San Prudentzio Arabako Lurralde Historikoaren zaindariaren jaia apirilaren 27ko arratsaldetik biharamun 28ra arte izaten da.

Ospakizunak apirilaren 27an hasten dira, bezperan, “erretreta” delakoarekin, jairako deiarekin, alegia, zeina Foru Aldundiaren Jauregiko balkoietatik egingo baita.

Gero, “Danborrada” izaten da, Arabako elkarte gastronomikoetako sukaldari eta ordezkarien eskutik; mandar zabalez eta kapeluz jantzita ibili ohi dira kaleetan zehar txistuaren eta danbolinaren doinuek lagundurik.

San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, herri erromeria izaten da Armentiako basilikan, santuaren erlikiak gurtzeko. Behin erlijio ospakizuna buruturik, basilikaren inguruko zelaietan lehiaketa gastronomikoak izaten dira, eta herri kirola eta beste jarduera batzuk ere bai.

Egun hauetan, Arabako Lurralde Historikoan, usadioa izaten da perretxiko nahaskia eta barraskiloak jatea.

Arabar guztiei: San Prudentzio jai onak izan ditzazuela!!!
Eta, arabar ez direnak, gonbidaturik daude gurekin batera gozatzera.

Jai garrantzitsua da Araban, arabar usadioez betea…Merezi du azter ditzagun!! Zer iruditzen?

Goazen atalez atal, ezagut ditzagun usadiook, jatorria, zergatik eta nola diren, zeren hartara, ziur, hobeto ezagutuko baitugu lurralde historikoa.

EGIN KLIK HURRENGO ESTEKAN, ETA JAKIN EZAZU ZERGATIK JATEN DIREN BARRASKILOAK SAN PRUDENTZIO EGUNEAN.

Barraskiloak soroan, San Prudentzio gurean!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Barraskiloak soroan, San Prudentzio gurean! Zergatik da ohitura San Prudentzio egunez barraskiloak jatea?

  • Barraskiloak eta gastronomia – Historia labur bat.

Teoria anitz eta oso ezberdinak izan dira arabar usadio honen inguruan, hala nola Arabako Errioxara mahatsa biltzera etortzen ziren galiziarrek ekarri zutela San Prudentzio egunez barraskiloak jateko ohitura, XIX. mendearen amaiera aldera. Ez dago argi, baina gauza bat da jakinekoa: aurkitutako fosil ugariak direla-eta, badakigu barraskiloa izan zela gizakiaren lehenbiziko jakietakoa.

Egia esan, antzinako Erroman txoraturik zeuden barraskiloekin, eta tegiak ere atondu zituzten barraskiloak parrilan erretzeko, aire zabalean. Pliniok berak dio barraskilo erreak jaten zirela, eta ardoa edan, eta entretenimendu gisa zerbitzatzen zirela otorduetan. Dirudienez, galiarrek azkenburuko gisa preziatzen zituzten. Izan ere, Galia erromatarrean barraskiloak trufekin eta gaztekin batera jaten ziren.

Erdi Aroan ere barraskiloak gorenean egon ziren, eta erruz jaten ziren, besteak beste haragi hori, hain murritza, egokia zelako garizumako barauetarako. Oliotan kipularekin erreta jaten ziren, edo burruntzian, edo egosita.

Antza, XVIII. mendearen hasieran desagertu zen barraskiloa handikien mahaietatik, eta XIX. mendera arte ez ziren berreskuratu. Frantziar gastronomo bati esker berreskuratu ziren, Talleyrand politikoari esker, hain zuzen, hark jarri baitzituen berriz ere boladan Errusiako Tsarrarentzako afari baterako eskatu zizkiolarik bere sukalde-buruari. Ordutik aurrera, barraskiloen fama berriro hedatu zen Europa osoan zehar bolbora bera bezala.

  • Barraskiloak Araban.

Araban zergatik jaten ote diren horrenbeste azaltzeko, teoria asko ibili da, baina guztien artetik bat nabarmendu da, egiantzekoa, honela baitio: Araba oso lur egokia da bare mota honentzat, eta hainbeste ugaltzen omen ziren, non arabar nekazariek suntsitu egin behar izaten baitzituzten, barazkiei kalte egiten baitzieten, eta, beraz, suntsitzeko modu bat jatea zen.

Hasieran, jaki xumea izan zen, baina sukaldaritzako arteak gora ekarri du gaurko egunean, nabarmenki. Gauza ziurra da aspalditik dutela sona barraskiloek Araban. Eta haiek maneatzeak dakartzan lanak, komentuko eroapena behar baita kasik, aspalditik diraute berdin.

Araban, non barraskilozaletasunaren tradizioa handia baita, xehe-xehe gertatu ohi dira, txorizo min apur batekin, urdaiazpiko zatituarekin, tomate saltsarekin, eta nahi adina piper berde eta piperminekin.

Caracoles

Hortik, bada, jakiak mina izan behar duelako esaera: “Barraskiloak piperminik barik, hobeto ez janik” edo “Barraskilo eta pipermin, ardoarekin on egin”…eta, hemen, gainera, Arabako Errioxako ardoak izaki, zer gehiago nahi dugu bada?

  • Eta zergatik barraskiloak San Prudentziotan?

Jakinekoa da, dena den, euria egin ostean atertu duenean batzea gomendatzen dela, orduantxe agertzen baitira erruz, “caracol,col, col…saca los cuernos al sol” dio leloak; esaera zaharretan ere hor da “agua y sol tiempo de caracol”.

Amaitzeko, hor da Antonio Machadoren olerkia ere:

“En abril, las aguas mil, sopla un viento huracanado y entre nublado y nublado, un trozo de cielo azul”.

Argi dago: apirila, ura, eguzkia… Ez da garai hoberik barraskilotarako.

San Prudentzio  Apirila  udaberria  eguzkia  euria… guztia dator bat, ezta? Bada, besterik ez. Barraskilotan joateko ordua da, eta txorizo, urdaiazpiko eta tomatearekin maneatu eta klausk…

Comparte esto en redes:

Navaridasko Ardoaren IV. Feria Historikoak datorren igandean izango da, Alemania izango delarik herrialde gonbidatua

Navaridasko Ardoaren IV. Feria Historikoa datorren igandean izango da, apirilak 17, eta Alemania izango da herrialde gonbidatua. Programa bete-betea izango da: ardo dastaketak, ardoa era bateko eta besteko jakiekin batera edatea, bisitaldi gidatuak eta haurrentzako jarduerak. Doako garraio zerbitzua izango da Guardia eta Navaridasko herrien artean, 10,30etik 16,45era arte.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapen eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuak eta Miguel Ángel Fernández Navaridasko alkateak gaur aurkeztu dute programa prentsaurrekoan: 11,00etan hasiko da ekitaldia, inaugurazio ekitaldiarekin eta Errioxako Arabako Etiketen II. Diseinu Lehiaketako sariak entregatzearekin. Feria 11,30ean hasiko da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Hortik aurrera, bisitariek aukera izango dute postuetan zehar ibili eta sei ardo dastatzeko, eta udalerrian zehar bisita gidatua egiteko, guztia sei euroren trukean. Programan badago Arabako Errioxako ardoa gaztekin eta alemaniar saltxitxekin dastatzeko aukera, azalpenekiko dastaketa bat eta beste hainbat ardo probatzeko aukera, eta haurrentzako jarduerak ere bai (puztarriak, buztingintzako lantegia, magia eta abar).

Cartelpequeño

Comparte esto en redes:

San Prudentzio Arabako zaindariaren ohorezko jaiak margolanetan

Askok dakite (gasteiztar askok, bistan da) badela kale bat Gasteizen Díaz de Olano margolaria izena duena. Seguru asko, ostera, ez dakite nor izan zen, zer garrantzi handia izan zuen eta, hain zuzen ere, bera izan zela arabar guztiek maiteenetakoa eta ospatuenetakoa duten usadio bat koadro zoragarri batean jaso zuena. Hain zuzen ere, gaitzat du Armentiako Basilikarako Erromeria Arabako zaindari San Prudentziori ohore egitera, apirilaren 28an.

Horretaz guztiaz dihardu #ÁlavaTurismo blogak.

“Erromeriara itzulia”, Ignacio Díaz de Olano gasteiztar margolariarena.

San Prudentzio Arabako zaindariaren ohorezko jaiak margolanetan.

Egiaz, honako hau du titulua: “Gurutze-bideko Erromeriako Itzulia», nahiz eta “Erromeriako Itzulia” izenez ezagutzen dugun.

Zoragarria margolana, XIX. mendeko gasteiztar margolari horrek egin zituen koadro guztiak bezala (Ignacio Salvador Díaz Ruiz de Olano margolari eta margolarien maisua Gasteizen jaio zen, 1860ko otsailaren 1ean, eta Gasteizen bertan hil, 1937ko martxoaren 7an).

Hemen haren margolan batzuk ikusteko aukera:l Museo de Bellas Arte de Álava.

Koadro hori, zehazki, formatu handikoa da (208×308), eta 1903an margotu zen.

“Garaiko azterlan etnografiko bat da, eta bertan ikusi ahal da, dokumental batean legetxe, Euskal Herriko baserritarren janzkera XX. mendearen hasieran. Izan ere, konposizioa, eszenako mugimendua, guztiz da zinematografikoa. Konposizioa bikaina da, sakontasuna eransten baitio, hasi lehen planoan ageri diren dantzarietatik eta atzeko paisaia menditsu ederreraino.

Nabarmentzekoa da, orobat, nola lortu duen dantzarien mugimendu sentsazioa, eta nola helarazten duen koadroak festako baikortasun eta poz sentsazioa.

Guztia da pozgarria egun horretan, ez da ezer falta. Ugaritasun horren sinbolo bat: erroskilak soberan geratu dira. Lehenbiziko planoan ageri dira, oharkabean ikusi gabe gera ez daitezen, eta baserritar emakumeek daramatzate, konposizioko protagonistek”.

Comparte esto en redes:

La IV Feria Histórica del Vino de Navaridas tendrá lugar el domingo con Alemania como país invitado

Cartelpequeño

La IV Feria Histórica del Vino de Navaridas tendrá lugar este próximo domingo, 17 de abril, con Alemania como país invitado y un completo programa que incluye catas, maridajes, visitas guiadas y actividades infantiles. Un servicio de transporte gratuito comunicará las localidades de Laguardia y Navaridas desde las 10,30 hasta las 16,45 horas.

La diputada de Fomento del Empleo, Comercio y Turismo y Administración Foral, Cristina González, y el alcalde de Navaridas, Miguel Ángel Fernández, han presentado hoy en rueda de prensa el programa que comenzará a las 11,00 horas con el acto de inauguración y la entrega de premios del II Concurso de Diseño de Etiquetas de Rioja Alavesa. La apertura de la feria será a las 11,30 horas.

A partir de entonces los visitantes podrán recorrer los distintos puestos y degustar seis vinos y realizar una visita guiada por el municipio a un precio de seis euros. El programa incluye cata maridada de vino de Rioja Alavesa con quesos y salchichas alemanas, una cata comentada, degustaciones y numerosas actividades dirigidas a niñas y niños (hinchables, taller de alfarería, magia, etc.).

Os dejamos el programa completo.

Cartelpequeño

 

Comparte esto en redes:

La Romería de San Prudencio; una tradición alavesa de hace muchos años

Pero… ¿a cuando se remonta esta tradición? ¿Cuantos años llevamos los alaveses yendo a Armentia en romería a celebrar las fiestas en honor a San Prudencio, nuestro patrón?

¿Sabíais qué el origen de la romería en honor a San Prudencio, data de 1483?

Al menos, en el documento más antiguo de que disponemos en que se habla de nuestras fiestas de San Prudencio, así consta.
En el mismo, aunque no se especifica un día concreto, se indica que dicha celebración tenía lugar en el mes de abril.

Ya en 1498 en las ordenanzas de la entonces iglesia colegial de Santa María –hoy catedral- se dictaba que los canónigos tenían la obligación anual de trasladarse a Armentia a decir misa el día de San Prudencio.

(Es importante advertir que este mismo documento señala que las fiestas en el recogidas venían respetándose ya desde antiguo, así que casi con seguridad la fiesta es anterior a esta fecha, pero no hay constancia escrita)

En cuanto a la romería popular como tal parece ser que comenzó a tener lugar algunos años más tarde.

En 1580 se logró trasladar los restos de Prudencio, al menos una parte de ellos, desde el monasterio riojano de Monte Laturce donde los custodiaban y el pueblo los recibió con algarabía y animado desde los conventos vitorianos participó en una suntuosa procesión.

En 1644 Álava tomó oficialmente a San Prudencio como patrón. La fiesta empieza a celebrarse el 28 de abril.

 Fotografías del Archivo Municipal en web de  la Sociedad Cultural: Sociedad Landazuri

Otras Fuentes consultadas:
Blog de ENKLABE (Autor: Ismael Garcia)
El Correo Álava (Sergio Eguía)

Comparte esto en redes: